XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Pastoralak euskal estudioetan - Joan den mendean hasi ziren jakintsun batzu, Zuberoako teatro zaharraren estudiatzen.

Orduko folklorista gehienek zerbait erran dute hari buruz (Humboldt, Chaho, F. Michel, J. Vinson, Webster-ek), baina dudarik batere gabe, G. Hérelle-ri zor dizkiogu lanik funtsezkoenak eta osoenak, mende honen lehen herenean eginak.

A. Léon-en eta Saroihandiren lanez kanpo (Helene de Constantinople) 1909.ean; Roland 1927.ean) estudio monografiko guti izan da, eta halaber textu publikatze guti (St Julien d Antioche, 1891.ean, Vinsonek egina; Kanico eta Beltchitina 1971.ean, Arestiri esker; Pantzart, I. Mozosek prestatua 1982.ean,(...).